Ezagutu eizu leku aparteko hau: Urkiolako Santutegia eta bere inguru zoragarria

Erdian Antonio santuen santutegia

Inguru zoragarri hau "PARKE" Naturala izendatua dago; ondo zaindua, etengabe bisitatua; urteera eremua da, familien solaserako, mendizaleen gozamenerako, sinistunen topagune..., bakez datrorrenarentzako norbere buruagaz topo egiteko leku... ZORAGARRIA!

Naturak egiten deuskun erregalua

Geure esku dago inguru honetaz gozatzea, eta, horretarako, ondo zaintzea, maitatzea, txukuntzea..., eta han lagun barriak egitea, bakea usaintzea eta alkarte bizitza sustatzea.

Horretan laguntza aurkitu zeike Santutegian, ha zaintzen daben abadeengan (Juanjo eta Mikel), eta baita solasaldirako lagunak ere.

Hona hemen etxeko telefono-zenbakia:

94 681 41 51

Edo baita euren bakotxarena ere:

Juanjo Elezkanorena: 606 346 606

Mikel Azpeitiarena: 722 876 425

SANTUTEGIKO MEZA-ORDUAK

DOMEKA ETA JAI-EGUNETAN: 12etan.

Urkiolako Santutegiko BIZITZA

EUKARISTIAK

EUKARISTIA ospatzen dogu, Jainkoa lagun, domekero, eguerdiko 12etan, eta baita agindupeko jai-egunetan ere; orduan be eguerdiko 12etan.

MEZAK: DOMEKA eta JAI-EGUNETAN EGUERDIKO 12etan

OTOITZALDIAK

Egunero egiten doguz BEZPERAK arratsaldeko 7:00retan. Gogorik badozu, geugaz bat egin zeike otoitz honetan.

Horrez gainera, egun bereziak izango ditugu OTOITZ BEREZIAK egiteko. Aldameneko zutabean agertuko dira...

EKITALDI BEREZIAK

GABONILAREN 24an, Gabon egunean, OTOITZALDIA («Salbatzailearen zain»), arratsaldeko 5:00etan.

GABONILAREN 31n,
Gabonzahar egunean

ADISKIDETZA SAKRAMENTUAren
ALKARTEKO OSPAKIZUNA
(Alkarteko Penitentzia)

ARRATSALDEKO 5:00etan