Begitu: txundituta geldituko zara

Eleizako horma-irudia

Peli Romarategiren lana. Harri-laukitxo gitxi baino ez jakoz falta 1.000.00ra heltzeko.

Inguruagaz bat egiten dauan irudia da. Urteko lau aroak eskeintzen ditu. Eskuma behekaldetik hasita, Negua, Udabarria, Uda eta Udagoiena.

Erdiko leihar leihoak eztanda egin dauan lehergailua irudikatzen dau. Heriotzaren ezaugarri izan daiteke, baina baita BIZITZAREN EZTANDArena ere.

Hortxe dagoz kokatuta zaindari diran santu biak: Anton abata (01/17an ospatzen da) eta Paduako Antonio (05/13an ospatzen da). Eurak dira bizitza barriaren eredu: ebanjeliotik sortzen dana, heriotzan berbizkundeagaz aurkitzen dana.

.